Asteon "errepresio aldi basatia" izan dela salatu du Debagoieneko Sortuk

Goiatz Arana Begiristain 2015ko urt. 15a, 18:13

"Errepresioaren azeleragailua sakatu du Estatuak pasa den zapatuaz geroztik", Debagoieneko Sorturen iritziz. Gertaera horiek hainbat debagoiendar harrapatu dituztela gogora erazi du alderdiak eta, kaleetan erantzun "zabala" izan den arren, indarrak batzen jarraitzea "beharrezkoa" dela gaineratu. Ildo horretatik, zapatuan 17:00etan hasita Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko dei egin die herritarrei.

30 sindikatu, eragile sozial eta alderdi politikok egin dute deialdia zapatuko manifestazio nazionalerako; Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea lelopean, azken egunetako gertakariak salatzeko izango da.

Astelehenean Audientzia Nazionalean hastekoa zen ezker abertzaleko 35 kideren –Arrasateko Ino Galparsoro eta Bergarako Aittor Arantzabal, Mikel Garaiondo eta Mikel Zubimendi, tartean– kontrako epaiketari; egun horretan bertan 16 atxilotu –12 abokatu tartean– utzi zituen polizia operazioari; eta euskal presoek Frantzian egindako kartzela urteak Espainian ezarritako zigorrari ez kentzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakiari –56 euskal presori eragiten die erabakiak, Alberto Plazaola oñatiarrari tartean– eman gura diote erantzuna zapatuko mobilizazioaren bitartez. "Era honetako ekinbideek behin eta berriro atzeratu dute herritar guztiei dagozkien oinarrizko eskubideak eta bermeak errespetatuak eta beteak izatea", deitzaileek komunikatuan jaso dutenez.

Ildo beretik mintzatu da Debagoieneko Sortu ere eta prentsa oharra kaleratu du Aski da, Errepresiorik ez! lelopean.

Autobusak

Debagoienetik autobusak irtengo dira eta horietan joateko ondoko lekuetan eman daiteke izena:

  • Leintz Gatzaga: Labiden.
  • Eskoriatza: Inkernun.
  • Aretxabaleta: Gurea eta Urbaltzen.
  • Arrasate: Bengoa, Taupa eta Iratin.
  • Antzuola;:Gaztetxean.
  • Bergara: Arrano eta Pol Pol tabernetan.
  • Elgeta: Haizea tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak