Puntua aldizkariak 48 orri izango ditu, guztiak koloretan eta askotariko gaiak jasoko ditu. Goiena Klubeko bazkideek jasoko dute egubakoitzetan Goiena paperarekin batera. Eta bihar jaioko den aldizkaria aurkezteko, ekitaldia egingo du Goienak gaur iluntzean, 19:30ean. Zuzenean ikusi ahalko da GOIENA.EUS-en eta Goiena Telebistan, 20:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.