Arlabango auto igoerak "atseden" hartuko du

Xabier Urtzelai 2015ko urt. 16a, 09:15
Zabaletak eta Cestafek –biak bergararrak– jantzi dituzte aurten txapelak.

Euskadiko Automobilismo Federazioak aurkeztu du 2015eko lasterketen egutegia, eta orokorrean orain arteko guztiek eutsiko badiote ere gurean izango da nobedaderik, aurten Arlabango Igoerak "atseden" hartuko duelako, federazioko ordezkarien arabera. Halaxe erabaki dute antolatzaileek, seguruenik, 2016an indarberrituta bueltatzeko asmoz. 

Kontrara, lasterketa berriak ere egongo dira, edo lehenagotik desagertuta zeudenak errekuperatuko dituzte; esaterako, Azkoitiako rallysprinta. Bailarako gainontzeko probek sasoiko jarraitzen dute. Rallysprinten barruan, guztira hamar lasterketa izango dira, eta Aramaiokoa izango da egutegiko azkenaurrekoa, irailaren 19an. Hala, Gabiriak, Goierrik, Hondarribiak, Azpeitiak, Zornotzak, San Migelek, Azkoitiak, Aramaiok eta Gamiz-Fikak osatuko dute egutegia. 

Bi igoera gurean 

Igoeratan, ostera, zazpi probatatik bi gurean lehiatuko dituzte. Hor egongo dira Gorlako Igoera (maiatzak 9), eta Udanakoa (ekainak 13).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak