ARRASATEKO GURIDI PILOTARIAK (II/II)



Juan Kruz eta Daniel, ezker eskuin


Aurrekoan ikusi genuen nola Arrasatetik goi mailako bi anaia pilotari atera ziren, beren garaiko zesta punta espezialitatean gorengo maila lortu zutenak. Daniel eta Juan Kruz Guridi Arregi izan ziren eta iragan idazkian Danieli buruz aritu nintzen. Bera izan zen bietatik gehien nabarmendu zena, baina Juan Kruzek ere karrera polita egin zuen zestaren nazioarteko zirkuituan. 

Cristobal Colon baporea
Juan Kruz 1908an jaio zen eta anaiak bezala Donostian abiatu zen pilotako kirolean. Hemeretzi urterekin Miamiko Jai Alai frontoiaren inaugurazioan partehartu zuen. Sasoi hartan La Habanako frontoian ere aritu zen. Eta 1929an  Veracruzera heldu zen, Mexikoko hiriburuko Frontón Méxicon aritzeko. Bidaia Bilbotik egin zuen “Cristóbal Colón” posta baporean. Anaia Ameriketara eraman zuen itsasontziaren antzera, Juan Kruz garraiatu zuenak ere oso amaiera tristea izan zuen espainiar gerran.

Daniel publizitatua, txineraz
Mexikotik, Daniel anaiarekin, Txinako abenturara joan zen eta Shangai eta Tien-Singnen ihardun zuen. Juan Kruzek gogoratu ohi zuenez, urte haietan (1936/40) Shangaira errusiar zuri ugari heltzen zen, diru mordoarekin, eta jai eroak antolatzen zituzten. Pilotariek ez zekiten ezetz esaten eta egunean irabazitakoa gauez xahutzen zuten. Japoniarren inbasioan Guam Irlara aldatu zen Juan Kruz eta handik lasterrera Mexikoko bidea hartu zuen ostera. Eta hiriburu hartan geratu zen, betiko. 

Shangaiko Forum astekaria
Daniel eta Juan Kruz anaiek ongi oroitzen zuten pilotari esker bizi zutena. Pilotari askoren bizimodu eroa bide zen. Irakur diezaiogun Danieli:

“ Ondoen bizi zen lekuetan egon ginen eta bertan gu ginen ondoen zirenak. Hemen ez zegoen dirurik eta gu hor zehar dirua irabazten eta agortzen genuen. Leku haietan diru asko sartzen zen, turismo lekuak ziren eta jendeak frontoian diru asko jokatzen zuen. Gu festa guzt
La Cesta, Shangaiko astekaria
ietara gonbidaturik egoten ginen eta bertakoen parera egotea nahi izaten genuen, etxeko andreari opari ederrenak erosiaz eta beharbada hilabeteko soldata han gastatzen genuen, baina pozik bizi ginen. Dirua bidaltzen genuen noizik behin eta pilotari guztien gurasoak biltzen ziren hura ospatzeko Markinako inguruan.  Noizbehinka larriturik egoten ziren gurasoak. Adibidez, Txinan egon ginenean gure etxean ez zuten sei urtetan gure albisterik izan“
 

Daniel eta Juan Kruz, anaiak ziren arren izaera desberdinekoak genituen. Frontoietan bertatik bertara ezagutu zituzten pilotariek ere gauza bera esaten dute. Adibidez, Jose Mari Tasendek, bilbotarra bera, Mexikon egin zuen bat arrasatearrekin, eta berak dioenez Daniel oso intelektuala zen, lasaia. Alde horretatik, diodan Danielek insomnio gaixotasuna zuela eta lo egin ezin zuenez gero gauak irakurtzen ematen zituen. Juan Kruz, aldiz, arinagoa. 

Jokoan ere, Daniel gehiago izan bide zen anaia baino. Danielek definitzen zuen bere burua: 

Daniel Rita Hayworthekin, esku programa batean
“Esan daiteke hamar onenen tartean nengoela. Markinako eskolakoak oso onak ziren partiduetan baina gero ez ziren hain onak kinieletan. Nik alderantziz, kinielan gehiago jokatzen nuen. Errebes ona behar da eta hori banuen, gainera esku batez egiten nuen eta hori ez zen samur ikusten. Atzealdean jokatzen genuen onenetarikoa izango nintzen”  

Munduari buelta asko eman ondoren eta lortutakoa baloratuz, Danieli galdetu zitzaion merezi izan ote zion horrela ibiltzeak:

“Mereziko ez zuen, ba! Ez dut uste hobeto bizitzerik dagoenik, ni oso ondo bizi izan naiz, gainera beti izan dut bizitzeko gogoa, eta hori lortu dut. Aukera izan dut eta aprobetxatu egin dut” 


Pilotarien Batzarra Elkarteak Arrasateko pilotariei omenaldi bat eskaini zien 1992ko ekainaren 21ean. Gogoan izan zituzten historiako pilotaririk esanguratsuenak, besteak beste Legarrigartu, Mondragonés, Arriaran anaiak, Zurdo, Bolinaga eta, jakina, Guridi anaiak ere bai.

Juan Kruzek ez zuen Mexikotik aldendu nahi izan eta bere jaioterrira saltoren bat edo beste egin zuen arren, Mexikon geratu zen betiko. Sekula ez bide zuen bohemio izaera galdu eta hiriburu mexikarrean hil zen, 1994an.

Danielek, berriz, Arrasateko Amat lantegiaren ordezkaritzarekin Malaga aldera joan zen bizitzera. Eta bertan hil zen 1997an.


=================..===================

Lillian Guridi Danielen alaba da, eta egun Bartzelonan bizi da. Berari zor dizkiot artikulu hauetako argazki asko. Eta berari galdetu nahi izan diot aita Daniel eta osaba Juan Kruzi buruz. 

“A mi padre fundamentalmente lo recuerdo como un hombre alto y fuerte que siempre estaba de buen humor. Cuando yo tendría unos 4 años me enseñó a cantar el Eusko Gudariak para deleite de sus amigos del Centro Vasco, incluido el tío Cruz quien por cierto era mi padrino y con quien mi padre siempre tuvo una buena relación. El tío venía frecuentemente a casa (en México) me llevaba a pasear y me mimaba (él mutilzaharra y yo hija única!) 

Daniel lehen planoan, Arrasaten sendiarekin, 1956

Mi padre siempre tuvo a Mondragón en su mente, tanto en México (en dónde también cuando era pequeña me convenció que tenía una playa preciosa y cuando vine con 11 años por primera vez, ¡tuve el gran desengaño de mi vida!) como cuando ya vinimos a España que desde Málaga visitábamos Arrasate al menos dos veces al año. 

Era muy amigo de sus amigos, le encantaba cantar y en casa siempre había jarana con pelotaris y familias de filipinos (que mi madre conocía de antes) que vivían en México. Recuerdo que era el maestro haciendo paellas de las que una vez en casa de no se qué ministro llegó a hacer once! Decían en guasa que el secreto de que le salieran tan buenas era que de vez en cuando caía ceniza del puro que iba fumando mientras cocinaba! 

Otro recuerdo que tengo es que él padecía de insomnio, o más bien tenía no se qué historia con sus pulsaciones de deportista, que con cuatro horas que durmiera tenía bastante. Yo recuerdo levantarme al baño en medio de la noche y él sentado en el sillón leyendo tochos tremendos como los grandes autores rusos o a su favorito: Pio Baroja. 

Daniel, Malagan, 1980 inguruan
Y mi recuerdo más tierno. Con casi 90 años (bueno, en realidad toda la vida) miraba a su mujer (quien absolutamente siempre iba arreglada. Yo no recuerdo a mi madre en bata y camisón hasta que él se fue y le decía: ¡Qué guapa estás “dalin”! (esto era Darling en mondragonés…) 
Juan Kruz Mexikon hil zen
Los dos hermanos tenían caracteres muy distintos.  Mi padre era el que ponía orden y el tío Cruz era un hombre tremendamente simpático y dicharachero también con amigos de todas clases que le invitaban a todos lados. El tío venía cada año a Donostia y para los sobrinos era una fiesta porque nos invitaba a comer (si queríamos llevar amigos, podíamos) y teníamos las risas garantizadas.  De pronto se ponía a imitar a alguien con aquel vozarrón de trueno y conseguía que todo el restaurante le mirara y se divirtiera con nosotros. Mi primo Joshe ha heredado mucho del carácter guasón del tío. 

Siempre tuvieron relación aunque discrepaban en muchas cosas y en alguna comida empezaban chillándose por algo y salían recordando anécdotas de su época de pelotaris los dos con el “te acuerdas”? y la sonrisita…” 

Eskerrik asko, Lillian.


Argazkiak: Lillian, Rosa Mari eta Joxe Guridi

Aurreko artikulua:
http://txemax3.blogspot.com.es/2014/12/arrasateko-guridi-anaia-pilotariak.html
 

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak