Ekintza honekin, Bidezko Merkataritzako produktuen aldeko apustua egiten duten kontsumitzaileei proiektu honetan konfiantza jarri izana eskertu gura diete, kontsumitzaile "arduratsu" horiek ematen dietelako "zentzua eta jarraipena" elkartetik egiten duten lanari.
Elkartetik adierazi dute 2015ean helburu berdinen alde egingo dutela lan, Bidezko Merkataritza eta kontsumo arduratsuaren esparruak bultzatzen.