XIV. Zegama Aizkorrirako izena emateko epea hilaren 19an zabalduko da

Goiatz Arana Begiristain 2015ko urt. 13a, 18:37
Parte-hartzaile bat maldan gora eta ikusleak animoak ematen.

Maiatzaren 17an jokatuko da mendi maratoia. Munduko probarik garrantzitsuenetako bat da, eta aurten Europako Txapelketa izango da eta Munduko Koparako puntuagarria. Egubakoitzean, gainera, maiatzaren 15ean, kilometro bertikala jokatuko da, lehen aldiz.

Hainbat berritasun izango ditu aurtengoak:

  • Ibilbidean: Distantzia eta desnibel berberak izango ditu maratoiak, baina, bederatzigarren kilometroan dagoen pista zatia saihesteko, ibilbidea aldatu egingo dute aurten zati horretan.
  • Formatuan: Munduko Koparako puntuagarria ez ezik, Europako Txapelketa ere izango da aurten Zegama-Aizkorri, baina Munduko Koparako puntuak lortu ahal izateko, hiru probatan ez ezik kontinente bateko txapelketan ere parte hartu behar dute korrikalariek.
  • Proban: Lehenengoz kilometro bertikala jokatuko da, ostiral arratsaldean.; laugarren kilometroan 1.000 metroko malda gainditu beharko dute parte hartzaileek. Aurten mendiko lasterkarien jaia asteburu osora hedatuko da, beraz.

Atzo, astelehena, aurkeztu zuten aurtengo Zegama-Aizkorri, Donostian. Bertan izan ziren Foru Aldundiko Kirol zuzendari Asier Sarriegi;  Goyo Larrañaga, Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioaren lasterketako zuzendaria; Ainhoa Txurruka, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren koordinatzailea; eta Edurne Albizu, Zegamako alkatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak