MVP izendatu dute Mikel Arexolaleiba

Xabier Urtzelai 2015ko urt. 13a, 11:23
Mikel Arexolaleiba, La Gallofaren kontra jaurtiketa egiteko gertu.

MU taldeko joko antolatzaile Mikel Arexolaleiba izendatu dute asteburuan EBAko A-A multzoko MVP (jokalari baloratuena), 38 puntu batuta. Arrasatekoak parte-hartze zuzena izan zuen zuri-moreen garaipen garrantzitsuan (86-76 La Gallofa taldearen kontra). Eta, parte-hartze zuzena diogu, Arejo-k 28 puntu sartu zituelako, lau errebote lortu, 9 asistentzia eman zituen eta sei falta jaso. Horrekin guztiarekin, Arrasatekoak 38 puntuko balorazioa jaso du, multzoko altuena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak