Palms Springs-eko zinema jaialdian film onenaren saria jaso du 'Loreak'-ek

Imanol Gallego 2015ko urt. 15a, 10:16
Loreak filmeko zuzendariak, Palm Spring-sen.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien Loreak filma Kaliforniako Palm Springs-eko 26. zinemaldian film latino onenaren saria lortu du.

Sari horren aurretik, Goya eta Feroz sarietarako hainbat izendapen ere lortu ditu filmak, eta Atera films banatzaileren eskutik martxoan Miamiko zinemaldian lehiatuko da Loreak.

Sari garrantzitsua

Hirugarren urtez ematen den saria da hori, eta bertan, Latinoamerikako, Portugalgo eta Espainiako filmak lehiatu dira. Euskarazko filmak, oso kritika onak jasotzeaz gainera, 10.000 dolarreko saria eskuratu du, Magical Girl, Güeros eta Relatos Salvajes film ezagunak atzean utzita.

Loreak euskaraz egindako filma da, eta azken Donostia Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu zen. Maitasunaz, memoriaz eta doluaz mintzo den filmak loreek batuko dituzten hiru emakumeren istorioa dauka ardatz nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak