Carlos Urkixok dio euskara lehenestea gaztelaniaren koofizialtasuna urratzen duela eta Estatuaren abokatuari eskatu dio helegitea jar dezala. Era berean, Urkixok gehiegikeriatzat jo du Aldundiaren plana eta salatu du horrela ez dela "sortzen klima egokirik euskara garatzeko" eta erantsi du "gipuzkoarrak muturreko politiketatik babestuko dituela".
Etxeburua, martitzenean Debagoiena Zuzenean-en
Hain zuzen, honi buruz azalpenak emateko eta Aldundiak euskararen inguruan dituen asmoen berri emateko, Zigor Etxeburua, Aldundiko Euskara zuzendaria Debagoiena Zuzenean saioan izango da datorren martitzenean, 20:00etan, Goiena Telebistan.