Hala, lehenik etra behin, Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara "lehentasunez" erabiliko duela erabaki da, "herritarren hizkuntza aukeraren berdinbtasuna bermatu eta oreka berdindu" nahi bada. Lehentasunezko erabilera hori erraztu nahi die Diputazioak euskaldunei, "inolako trabarik edo eragozpenik gabe". Adierazpenean jaso duetenez, 2015erako zerbitzu guztiak euskaraz emateko konpromiso sendoa emana du Aldundiak.
Prebentzioa ere hartuko da aintzat, era berean, "euskara osasuntsu dagoen egoeretan atzerapausuak saihesteko". Eraginkortasuna ere izango da irizpidea eta horretarako epeetan oinarritutako plangintza eta jarraipenerako protokoloak agindu ditzte, besteak beste.