Mondragon taldeko presidente berria, Javier Sotil bergararra, Harira saioan izango da datorren martitzenean. Abenduan Mondragonek egin zuen azkeneko Kongresuan adierazi eta hausnartutakoak berbeta bide hartu eta taldearen norabide berriren inguruan jardungo dute, besteak beste. Fagor Etxetresnek erorketak sortu dituen zauriak, aurrera begirako erronkak e.a. Martitzenean, Goiena telebistan, 22:00etan hasita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.