19. Korrika girotzeko bilerak datorren astean

Imanol Beloki 2015eko urtarrilaren 8a

Badator Korrika 19

Euskal kultura bultzatzeko eta euskara gizartearen esparru guztietara eramateko helburuarekin AEK-k antolatutako Korrika 19 martxoaren 19an hasiko da Urepelen, eta Bilbon amaituko da martxoaren 29an. Euskahaldun! lelopean, Euskal Herriko herriak zeharkatuko ditu. Datorrenaz eta horren bueltan herri bakoitean piztuko dutenaren gainean berba egiteko, batzarrak egingo dituzte hilaren 13an Bergaran eta Aretxabaletan, eta 14an Eskoriatzan.

Aretxabaletan 18:30erako egin dute deialdia, Loramendi elkartean; Bergaran, 18:30ean, kultura etxean; eta Eskoriatzan, 18:30ean, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak