Hasi da neguko merkealdia

Irati Goitia 2015ko urt. 7a, 16:59

Bailarako saltokiek goizean goizetik jarri dituzte euren erakusleihoetan %10eko, %20ko edo %30eko beherapenak iragartzen dituzten kartelak. Martxoaren zazpira arte iraungo du merkealdiak.

Saltoki batetik bestera ezberdinak dira eskaintzen diren beherapenak: %10, %20 %30... Orrokorrean, baina, %30eko beherapenaz ekin diote neguko merkealdiari bailaran. Egunek eta asteek aurrera egin ahala, eta izandako mugimenduaren arabera, handiagoak izaten dira eskainitako beherapenak. Arrasateko Kapikua dendako Ima Ruizek adierazi du, esaterako, bi aste barru %50eko beherapena jarriko duela arropetan, adibidez. Bestalde, debagoiendarrak Debagoieneko saltokietan erostera animatu nahi izan ditu Ruizek.

Bestalde, Kontsumitzaile elkartetik gomendioak eman dituzte, besteak beste: zentzuzko aurrekontu bat egitea eta erosketa zerrenda bat zehaztea, erosi nahi den produktuaren beherapenari eta kalitateari erreparatzea edo artikuluak itzultzeko aukeraz galdetzea. Eta zehaztu dute produktu guztiek izan behar dutela aurreko prezioa eta berria.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak