Anje Duhalde, Monika Guech, Emon... eta III. Monologo Mostra iragarri dituzte Espaloia kafe antzokitik

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 5a, 16:00
Anje Duhaldek zabalduko du Espaloian hiruhileko honetako programazioa, barikuan.

Elgetako antzokiko kudeatzaile berriek 20 ekintza iragarri dituzte 2015eko lehenengo hiruhilekorako.

Hasiera gorabeheratsua izan dute Espaloiko kudeatzaile berriek. Hasierako egitasmoa hankaz gora gelditu zen Oihulari Klown taldeko kideak proiektutik irten ostean. Zailtasunak zailtasun, ordea, proiektuarekin aurrera egitea erabaki zuten Sebastian Rodriguezek eta Batirtze Arantzabalek, eta bi hilabeteko epean programazio indartsua aurkeztu dute 2015eko lehen hiruhilerako. Musika eta Elgetako III. Monologo Mostra nabarmentzen dira.

Musikari entzutetsuak

Musikak pisu handia izango du lehenengo hiruhileko honetan. Domekan, urtarrilak 11, Anje Duhalde izango dute Espaloian. Ondotik etorriko dira Monika Guech (urtarrilak 16), Eibarko Musika eskolako mariatxia (urtarrilak 24), Emon (urtarrilak 30), Trio Medianoche (urtarrilak 31), Maribel Martinez La Porteña (otsailak 7), Tributo a Sabina (otsailak 14), Los Chicos (martxoak 13).

Monologo Mostra

Hirugarren urtez jarraian Monologo Mostra egingo dute Espaloian. Gonbidatuak, aurten, J.J. Vaquero, Iñaki Urrutia, Queque, Asier Hormaza, Maribel Salas eta Gemma Martinez dira. Otsaileko azken bi aste bukaeretan eta martxoko lehenengoan izango dituzte umorezko bakarrizketak, Elgetan.

Emanaldi horiez gain Manu magoaren saioa iragarri dute martxoaren 20rako, eta hilero egingo dute Herrixa Dantzan Patxi Monterorekin. Hilero, azken domekan egingo dute: urtarrilaren 25ean, otsailaren 22an eta marxoaren 29an izango da, 19:00etatik 20:30ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak