3.698 langaberekin, %12,41eko langabezia tasa erregistratu zuen Debagoienak 2014ko abenduan. Herriz herri:
- Antzuola: 97 langabe (%8,89ko langabezia tasa)
- Aretxabaleta: 350 (%10,35)
- Arrasate: 1.521 (%15,65)
- Bergara: 852 (%12,15)
- Elgeta: 61 (%11,25)
- Eskoriatza: 247 (%12,13)
- Leintz Gatzaga: 10 (%7,41)
- Oñati: 460 (%8,77)
Zifra horiek erakusten dute 2014 urte bukaera hobea izan dela Debagoienean hasiera baino: urtarrilean 3.737 langabe zeuden (%12,54) eta abenduan 3.698 (%12,41). Gorabeherak izan dira tartean: langabe gehieneko hilabetea urria izan zen eta (3.835) eta gutxienekoa ekaina (3.597).
Lurraldeka
Hego Euskal Herrian ere urte amaieran orokorrean behera egin zuen langabeziak: 2.678 langabe gutxiago daude abendutik. Bizkaiak 1.911 langabe gutxiagorekin amaitu zuen urtea; Arabak, 114 gutxiagorekin; eta Gipuzkoak, 933 gutxiagorekin. Aldiz, Nafarroak 280 langabe gehiagorekin amaitu zuen hilabetea.