'Intxorta 1937-2015' lelopean urteroko Intxortako Igoera egin zuten, atzo, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 5a, 11:18
Intxortan atzo egindako talde argazkia.

Gudarien oroimena, eta senideendako gertatu den guztiaren gaineko egia, justizia eta oroimena eskatu dituzte.

Debagoieneko Ezker Abertzaleak antolatuta "Euskal Herriaren alde bizitza eman duten gudariak" ekarri zituzten gogora, atzo, urtarrileko lehenengo domekan.

Urtero moduan, Intxorta tontorrean egin zuten lehen ekitaldia. Tontorrean elkartu eta hamaiketakoa egin ostean talde argazki atera zuten parte-hartzaileek. Pankartaren leloa, aurten, "Ez dugu aske izaterik haiek gabe".

Elgetara bueltan kiroldegiko gimnasioan eman zioten jarraipena ekitaldiari. "Intxortako zelaiak bezala Euskal Herriko hainbat plaza, kale eta zelai, Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman duten ehunka gudariren odolarekin bustiak izan direla ekarri dugu gogora", adierazi dute Degaboiena Ezker Abertzaletik. "Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman duten gudariek, gure herriaren askatasun ametsa bizirik mantendu dute (...) Besarkadarik beroena, Gerra Zibiliean, Frankismoan eta sasi demokrazia honetan senideren bat galdu duten guztie". 

Estatuen ukazio, inposaketa eta errepresioak bizirik dirauela adierazi zuten. "Bide berriak jorratuz, indarrak bilduz, antolatuz eta lan eginez goaz aurrera. Bizi dugun gatazka politikoaren konponbidea, bakea lortzea urgentziazkoa dela deritzogu. Preso eta iheslari guztiak etxeratzea bake bidean ekarpen handia litzateke".

Bilborako deialdia

Urtarrilaren 10ean Bilboko kaleak jendez betetzeko dei egin zuten Elgetako ekitaldian. "Euskal Herritarren hitza eta erabakiaren errespetutik, gehiengoak osatuz, Euskal Herri euskalduna, independientea, sozialista eta feminista lortu arte lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak