Jolaserako asteburua etxeko txikienentzat

Jon Berezibar 2015ko urt. 2a, 15:00

Etxeko txikienek urteko beste edozein asteburutan ez bezalako eskaintza dute oraingoan: Arrasaten Txikilandia jai handia, jolas-parkeak Bergaran eta Eskoriatzan... makina bat jarduera. Bergarako gaztetxean gainera, Amets zirkoa salgai ikuskizunarenkin gozatzeko aukera egongo da gaur 22:00etan. Hala, asteburuko zenbait hitzordu jaso ditugu.

Barikua, urtarrilak 2

ANTZERKIA | Bergara | Amets zirkoa salgai
Gaztetxean 22:00etan.

Amets Zirkoa salgai! from Ignacio Carrere on Vimeo.

 

Zapatua, urtarrilak 3

UMEENTZAKO  | Bergara | Jolasparkea pilotalekuan eta Labegaraietan
8 urtetik beherakoendako ludoteka, puzgarriak eta jolas tradizionalak pilotalekuan eta Labegaraietan 8 urtetik gorakoendako  tirolinak, puzgarriak, surf eta zezen mekanikoa eta Wii gunea ipiniko dituzte, besteak beste. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Sarrerak, hiru euro. Hiru eguneko bonuak, zazpi euro.

Eskoriatza | Magia saioa
Ludotekan egingo dute, 17:00etan.

Arrasate | Txikilandia jolas-parkea
Uarkapen egingo dute, goiz eta arratsalde.

IKUSKIZUNA | Oñati | Ixilpeko doinuak
Olatz Amazorrainek zeharkako txirula emanaldia egingo du Arrikrutzen eta Urko Egañak poemak irakurriko ditu, 12:00etan.

 

Urtarrilak 4, domeka

HAURRENTZAKO | Bergara | Jolasparkea  pilotalekuan
8 urtetik beherakoendako ludoteka, puzgarriak eta jolas tradizionalak ipiniko dituzte. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Sarrerak, hiru euro. Hiru eguneko bonuak, zazpi euro.

Oñati | Gabonetako jolasparkea
Puzgarriak, jokoak eta ludoteka kiroldegian. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00.

Antzuola | Jolasparkea
Eskolako jolaslekuan ipiniko dituzte puzgarriak eta jokoak: 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era arte.

Eskoriatza | Gaztelekua zabalik
Gaztelekua zabalik.

Arrasate | Txikilandia jolas-parkea
Uarkapen egingo dute, goiz eta arratsalde. 19:00etan Gaztetxean Ane eta Piratekin parranda! dantzaldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak