Urtea korrika egiten bukatzeko lasterketak

Mireia Bikuña 2014ko abe. 31a, 08:00

Debagoiendar askok bukatuko dute urtea korrika egiten. Gurean hiru lasterketa jokatuko dira San Silbestre egunean: Bergaran, Oñatin eta Eskoriatzan.

Lehen aldiz egingo dute San Silbestre lasterketa Bergaran, eta trail proba izango da. 251 lagunek parte hartuko dute Hankaluzetrail taldearen lasterketan. 11:00etan Seminariotik irtenda 6,5 kilometro egin beharko dituzte. Bergarakoan asfaltotik mendira egingo dute salto.

Oñatin eta Eskoriatzan

Abenduaren 31n arratsaldez egingo dituzte Oñatiko eta Eskoriatzako probak. Oñatikoa 16:30ean hasiko da eta 7,300 metro izango ditu. Aurretik, 16:00etan, haurrendako lasterketak egingo dituzte. 

Azkenik, helduendako Eskoriatzako San Silbestrea 17.00etan hasiko dute Fernando Eskoriatza plazan. Era berean, lehen milia egingo dute azken kilometroan. 12:00etan 14 urtetik beherakoendako lasterketak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak