Bergarako gaztetxoek Astotxo bien erdian eta Hiru Gabon kanta abestu zituzten eta Arizmendikoek Gabon izar eder eta Gau ilunak ez badu. Kiroldegia entzulez bete zen eta txalo zaparradekin saritu zituzten kantari txikiak.
Atzo jokatu zen Errenteriako Gabon abestien 68. txapelketa probintziala eta Debagoieneko neska-mutikoek bikain jardun zuten. Bergarako musika eskolako kideek urrezko garaikurra eskuratu zuten, Errenteriako Orereta eta Orereta Txiki abesbatzek legez, eta Arizmendi ikastolakoek zilarrezkoa. Brontzezkoa izan zen Zizurkilgo Loatzo musika eskolakoendako.
Bergarako gaztetxoek Astotxo bien erdian eta Hiru Gabon kanta abestu zituzten eta Arizmendikoek Gabon izar eder eta Gau ilunak ez badu. Kiroldegia entzulez bete zen eta txalo zaparradekin saritu zituzten kantari txikiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.