Errenteriako lehiaketa lurralde historikoan egiten direnetan zaharrena da, 68. edizioa hain zuzen aurtengoa, eta "Gabonetako musika koralaren erreferentziatzat" hartzen da.
Gipuzkoa guztira zabaltzeko asmoarekin talde gehiagori parte hartzeko aukera eman diote aurten. Hala, hemendik aurrera edozein motatako abesbatzek parte hartu ahalko dute, federatuak izan ala ez, egonkorrak izan ala ez.
Aurtengo partaideak
Haurren kategorian bost abesbatzek eman dute izena, eta helduen kategorian, ostera, zortzik. Guztira 600 bat abeslarik parte hartuko dute.
Hona hemen abesbatzen zerrenda:
- Haurren kategorian: Arizmendi ikastola, Bergarako musika Eskola, Zizurkilgo Loatzo musika eskola eta Errenteriako Orereta eta Orereta Txiki abesbatzak. Guztira, 296 haur inguru.
- Helduen kategorian: Donostiako Iesu Parrokiko Abesbatza, Getxoko Voccalisse, Oiartzun-Errenteriako Marranta Galanta, eta Errenteriako Adaxka, Garrintzi, Galtzagorri, Gazte Kemena eta Kaxkabeltz abesbatzak. Guztira, 297 pertsona.