Gabonetako kirol hitzorduak

Ander Larrañaga 2014ko abenduaren 22a

Ondoren duzuen zerrenda da Gabonetara begira batu ditugun kirol hitzorduak. Zuen herrian hitzorduren bat baldin badago, eta zerrendan ez baldin badator, idatzi mesedez berriak@goiena.com helbidera, eta zerrenda eguneratuko dugu.

  • Abenduak 22: Santamasen barruan pilota jaialdia Uarkapen (17:30).
  • Abenduak 26 eta 27: Gabonetako 3x3 saskibaloi Txapelketa Bergaran (frontoian).
  • Abenduak 22,23,24,26 eta 27: XIV. Arrasate Hiria Xake torneoa (Altamirako lokalean).
  • Abenduak 26, 29 eta 30: Eskualdeko Pilotako Gabon Kopa, Uarkapen.
  • Abenduak 26, 27 eta 28: Gabonetako Ointxe!ren saskibaloi torneoa.
  • Abenduak 28, goizez: Mondrak antolatzen duen Txelisen omenezko futbol torneoa, Mojategin.
  • Abenduak 29 eta 30: Bergaran Infantilen saskibaloia txapelketa (Labegaraieta).
  • Abenduak 29, 30 eta 31: Lutxiren omenezko futbol torneoa (finala, 16:00etan Agorrosinen).
  • Abenduak 30: Bergarako Gabonetako Pilota Sariko finalak, 16:30ean hasita.
  • Abenduak 31: San Silbestre Trail Bergaran (11:30).
  • Abenduak 31: San Silbestre Oñatin (16:30).
  • Abenduak 31: San Silbestrea Eskoriatzan (17:30).
  • Urtarrilak 3: Emakumezkoen Futbol torneoa Ibarran (kategoria txikiak).
  • Urtarrilak 4: Emakumezkoen Futbol torneoa Ibarran (09:30ean hasita, Ibarran. (Reala, Athletic, Debagoiena).
  • Urtarrilak 4: Eskubaloia Euskal Kopa: Ford Mugarri Arrasate-Bidasoa (12:30, Iturripe).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak