Espainiako Kongresuan egin dizkio galdera horiek Cayo Larak Industria ministroari, gobernuaren kontrolpeko saioan. Izan ere, Cayo Larak aipatu du bere hitzaldian duela gutxi Arrasaten izan dela eta batzartu dela Fagor Etxetresnetako langile ohiekin.
Cayo Larak kritikatu egin ditu Espainiako gobernuaren industria politikak eta, oro har, azkeneko urteetako Espainiako gobernuen jarrerak industriarekiko. "Eraikuntzan, adreiluan eta espekulazioan" oinarritutako politiken aldeko hautua ere kritikatu du IUko koordinatzaile federalak. Hautu horrek zorpetze jasanezina ekarri duela esan du Cayo Larak. Era berean, kritikatu ditu gobernuaren nekazaritza politikak, "latifundioaren alde" egiten duelako "familia ustiakuntzen kaltetan".
"Industrian inbertsiorik ez egitea, sektore energetikoarekiko mendekotasuna, industria ehunaren suntsipena, kalitatezko enplegu jasangarriaren desagerpena eta kanpoko industriarekiko mendekotasuna" ere kritikatu ditu Larak.
Amaitzeko, Industria ministro izan dadila eskatu dio Cayo Larak Soriari eta baita utz dezaiola babesteari frakinga edota Florentino Perezen elektrikak, energia berriztagarriak kaltetuz.