Korrika prestatzeko lehen herri batzordeak urtarrilean egingo dituzte

Irati Goitia 2014ko abenduaren 17a

Martxoaren 19an hasiko da 19. Korrika Urepelen eta Debagoienetik martxoaren 23an pasako da. Bada, dena prestatzen hasteko, urtarrilean egingo dituzte lehen herri batzordeak Debagoienean.

Honakoak dira deiadiak:

  • Leintz Gatzaga: Urtarrilaren 16an, 18:30ean, elkartean.
  • Oñati: Urtarrilaren 12an, 18:30ean, kultura etxean.
  • Arrasate: Urtarrilaren 19an, 18:30ean, Kulturaten.
  • Aretxabaleta: Urtarrilaren 13an, 18:30ean, Loramendi elkartean.
  • Eskoriatza: Urtarrilaren 14an, 18:30ean, kultura etxean.
  • Bergara: Urtarrilaren 13an, 18:30ean, kultura etxean.
  • Elgeta: Urtarrilaren 16an, 18:30ean, liburutegian.
  • Antzuola: Urtarrilaren 21ean, 18:30ean, kultura etxean.
  • Aramaio: Urtarrilaren 20an, 18:30ean, kultura etxean.

Harremanetarako kontaktua: korrika19debagoiena@gmail.com.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak