Lanean hasi da aitzindari den Debagoieneko boluntario sarea. Lanera bizikletan egitasmoaren sustapenean dihardu taldeak – kideak ehun inguru dituena jada – eta parte hartzen dute Arrasateko, Oñatiko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalek eta Foru Aldundiak. Lanera bizikletaz joango diren herritarren kopurua areagotu gura dute orain eta, horretarako, boluntarioak jarri dituzte aholkulari eta laguntzaile. Kontakturako bideak, hauek: sarean Lanerabizikletan.net, e-postaz lanerabizikletan@gmail.com ala telefonoz 900 102 716.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.