Beñat Rezustak binakako txapelketa jokatuko du

Julen Iriondo 2014ko abe. 17a, 11:09
Beñat Rezusta, Reyes Azkoitiarekin, buruz buruko Promozio txapelketa irabazita.

Aurkeztu dute binakako txapelketa berria, eta Rezusta bergararrarena da ezusteko pozgarrietakoa. Julen Retegirekin bikotea osatuz ariko da, profesional mailako bikote hoberenen artean.

Duela urte eta erdi profesional mailan debuta eman, eta maila bikaina eman du Rezustak denbora honetan. 2014 honetan, adibidez, buruz buruko eta binakako Promozio txapelketak irabazi ditu.

Ondorengoak dira bi enpresek txapelketan izango dituzten bikoteak:

  • Aspe: Martinez de Irujo-Barriola, Ezkurdia-Zabaleta, Retegi BI-Rezusta eta Xala-Merino II.
  • Asegarce: Berasaluze II-Zubieta –Aspek utzita jardungo du–, Olaizola II-Beroiz, Bengoetxea VI-Aretxabaleta eta Artola-Albisu.

Txapelketa egubakoitz honetan hasiko da, Bengoetxea VI-Aretxabaletaren eta Artola-Albisuren arteko partiduarekin; Rezustak ez du aurreneko asteburu honetan jokatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak