Comfort saila delakoaren abiarazte aldian laguntzeko, zenbait hilabetez Basauriko lantegia martxan jarriko dutela jakinarazi dute gaur Fagor Berritik.
Edesako termoen ekoizpenari ekingo diote baina partzialki soilik, Bideragarritasun Planak eskatzen baitu katalogoaren murrizketa, hau da, ekoiztu beharreko produktuak gutxiago izango dira. Horrenbestez, ekoizpenari Edesako lantegiko jarduera batuta, Estatutan eta gainerako herrialdeetan ere abiarazte komertziala azkartu gura dute.
Ekoizpen horri lotuta, 40 lanpostu sortzea aurreikusten dela diote CNA Group-etik. Jarduera 2015eko lehen hiruhilekoan hasiko da baina urte amaierarako asmoa da ekoizpena Euskal Herriko beste lantegi batera aldatzea, azaldu dutenez, Basauriko instalazioek inbertsio handia eskatzen dutelako eta aurreikusten den produkzioa bera txikia delako. Hala alokairuak nola mantenuak, kostu handiak eragingo lituzke, osterantzean.
Leku aldaketak aldaketa, Fagor Berritik langileen jarraipena bermatuko dela jakinarazi dute prentsa ohar batean.