Bergarako eta Antzuolako udalen kontra jo du Urkixo, Espainiako ordezkariak, aktak euskaraz bidaltzearren

Udal aktak euskara hutsean bidali izanagatik helegiteak aurkeztu ditu Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkixok Debagoieneko bi udal horien aurka eta baita Arama, Altzaga eta Itsasondokoen kontra; guztiak Gipuzkoan eta UEMAko kide. Hain zuzen, Maren Belastegi, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko presidenteak dio "behar beharrezkoa" dela "euskararen aurkako eraso hauek lehenbailehen gelditzea", "euskararen normalizaziorako lana baldintzatu eta oztopatzen" dutelako.

"Kezka nagusitzen" dabilela diote. Gertakarien harira, Jaurlaritzarekin batzartuko da gaur UEMAko Herri Aginteen Arteko Koordinaziorako Batzordea, helegite eta errekerimenduak jaso dituzten udalei babesa agertu baitie erakunde publikoak. Halan eta guztiz ere, UEMAtik azaltzen dute babes horrek ez duela "inolako eraginik praktikan" eta "helegiteak bata bestearen gainean pilatzen" dabilzkiela. Desbabesean, udalik txikienen kasua nabarmentzen dute mankomunitatetik, auzibideko prozesu eta gastuei aurre egiteko baliabiderik ez eta, "hainbat udalek atzerapausiak eman dituzte", salatzen dutenez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.