Bergarako bikotea hirugarren, Euskadiko Dantza Solte Txapelketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko abe. 14a, 20:45

Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien bikote azpeitiarrak irabazi du Bergaran egin den bikote gazteen XXXVII. Euskadiko Dantza Solte Txapelketa. Bigarren gelditu dira Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga, eta, hirugarren postua lortu dute Bergarako Julen Murgiondok eta Saioa Galarragak. [ARGAZKIAK]

Laugarren eta bosgarren gelditu direnendako ere izan dira sariak. Laugarren postua lortu dute Azpeitiko Jon Ibarzabalek eta Larraitz Larrañagak eta bosgarrena Errezilgo Julen Berrondok eta Nagore Berrondok.

Jantzi egokienaren saria, berriz, Ibarrako Aimar Odriozolak eta Izaro Urrestarazuk eskuratu dute eta bergarar onenen saria eskuratu du hirugarren gelditu den herriko bikoteak.

Epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako lau kidek osatu dute: Ander Garitanoandiak, Gabriel Alonsok, Idoia Besadak eta Lierni Martiarenak. Baloratu dutena da nola dantzatzen zuten eta erabiltzen zituzten pausuak, gerritik gorako aldearen mugimendua, alaitasuna eta erritmoa. "Garbi ikusi dugu nortzuk izan behar ziren irabazleak", azaldu zuen Besada epaimahaiak.

Parte-hartzaileek fandango eta arin-arina dantzatu dute eta frontoian jende asko izan da. Aurten lehenengo urtez, Bergarako musika eta dantza eskolak antolatu du txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak