Elorregiko bus geltokiak zerbitzu berritua izango du

Jon Berezibar 2014ko abe. 11a, 12:06
Elorregiko bus geltoki berriko lanak.

Elorregiko biribilguneko autobus geltokiaren deserosotasun eta zailtasunei aurre egin gura die Foru Aldundiak zenbait hobekuntza lanekin. Eraikitzen diharduten geltokiaren obrak amaitzean, han geratuko dira autobus guztiak eta inguru horretan 40 autorentzako aparkalekua ere egingo dute. Zerbitzua hobetzeko, zutoin bat ipiniko dute Mugi-Lurraldebus txartelaz baliatuta autobus eskaerak egin eta bermatzeko.

Lanak urte amaierarako gura dituzte bukatuta eduki. Autobus geltoki berrian, noranzko bietakoak, autobus guztiak geldituko dira; 5 metroko zabalera izango du eta baita aterpea ere. Bidegorriarekin lotura izango du, metro eta erdiko espaloia eta LED motako argiteria ipiniko diote. Gainera, inguru horretan bertan 40 autorentzako lekua duen aparkalekua egokitzen dabil Aldundia. Lanon inbertsioa 100.000 euro ingurukoa dela jakinarazi dute diputaziotik.

Eskaera zutoin berria

Azpiegitura aldetik soilik ez, zerbitzuan ere berrikuntzak izango ditu geltoki berriak. Erabiltzaileek eskatutako autobusak geltokian sartzen direla ziurtatu gura dute Aldunditik eta, horretarako, eskaerak egiteko zutoin bat ezarriko dute geltokian. Mugi-Lurraldebus txartelaren bidez zehaztuko du erabiltzaileak gura duen zerbitzua eta dagokion autobusari zuzenean jakinaraziko zaio eskaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak