Aurrekontuen luzapena arduraz eta ahalik egokienen kudeatuko dutela agindu du Garitanok

Jon Berezibar 2014ko abe. 10a, 15:35

Arratsaldeko Batzar Nagusien saioan oposizioak 2015eko aurrekontu proposamenari emango dion ezezkoaren aurrean, balorazioa egin du Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusiak euren proposamena defendatzeko. Haren esanetan "legealdi honetako aurrekontu proiekturik eraginkorrena" aurkeztu dute, "pertsonak erdigunean" jarriz eta "aurrekontu sozialak eta murrizketarik gabekoak" landuz.

Hala, gobernuaren borondatearen erakusgarri, hiru egitasmo nabarmendu ditu honela: "Lehena, ekonomia sustatzeko 85 milioi euro bideratu ditugu, oposizioko alderdiek sustatutako foru arauek eskatzen dutena baino gehiago; bigarrena, sei milioi euroko poltsa jarri genuen mahai gainean negoziatzeko; eta hirugarrena, ekonomia sustatzeko gure estrategia aurkeztu dugu”. Proposamenarekin aurrera egin ezinda, ohartarazi du, zorpetze berria behar duten inbertsioen eta laguntzen kasuan ezezko horrek "kudeaketa zaildu" egingo duela, baina aipatutako "izpiritu berberarekin" datozen asteetan ekimen zehatzak aurkeztuko dituztela aurreratu du Garitanok.

Oposizioa eta negoziazioa

Ezezkoak interes elektoralei erantzuten diela dio Garitanok. Oposizioak negoziaziorik nahi ez izatea ere salatu du ahaldun nagusiak hedabideen aurrean. "Interes elektorala" kokatu du arrazoien erdian Martin Garitanok, zehaztuz, "EAJk joan den urtean arazorik ez" zuela izan "proiektua babesteko" eta aurten, "bistan da", azpimarratu duenez, "gobernu hau higatzeko ahaleginean, aurrekontu barik" laga dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak