Datu horrek amaiera eman dio EAEko ekonomiak Europar Batasunaren batez bestekoarekiko zuen atzerapenari, eremu hori ere %1,3 hazi baitzen hirugarren hiruhilekoan. Hala ere, Europak egonkortasuneko joera erakutsi zuen bitartean, EAEko ekonomiak gehikuntza tasa bizkortu zuen. Halaber, EAEk puntu erdi batean gainditu du Euroguneko tasa (%0,8), nahiz eta Espainiaren aldean (%1,6) oraindik hamarren batzuk gutxiago garatu den.
Familiaren kontsumoa handitu egin zen
Barne eskariaren barruan, familien kontsumoaren sendotasuna nabarmendu zen berriro, bigarren hiruhilekoaz jarraian, aurreko urtearen aldean %2,2 handitu zelako.