Bergarako Irabazi plataformaren sorrera batzarra

Eneko Azkarate 2014ko abe. 2a, 15:34

Gaurko, martitzena, deitu du Bergarako Irabazi-Ganemos "plataforma politiko-sozialak" sorrera batzarra. Irizar jauregian egingo dute. 19:00etarako iragarri dute batzar irekia, hau da, herritar orori zuzendua, "parte-hartze herritarra bultzatzeko".

Bultzagileen esanetan, plataforma honen lehen helburua da "hiritarrak eskumak sustaturiko murrizketa eta prekarietate politiken aurka borroka egiteko antolatzea".

Salvador Gonzalez Ezker Anitzeko kidearen esanetan, "borroka horiek instituzioetara eramatea ere proposatzen da epe gutxiko helburu bezala, datorren urteko maiatzean egingo diren foru eta udal-hauteskundeetara aurkeztuz".

Talde bultzatzailetik, hiritarrak, aipaturiko plataforman parte hartzeko gonbidapena egin du.

Eskualdeko herri nagusietan

Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdiak dira Irabazi-Ganemos ekimenaren bultzagileak. Joan zen azaroaren 10ean aurkeztu zuten Arrasaten. Helburua da Debagoieneko herri nagusietan aurkeztea hurrengo Udal hauteskundeetan. Arrasaten, Bergaran, Aretxabaletan eta Eskoriatzan aurkeztuko dituzte zerrendak eta "Oñatin ere aurkeztea aztertzen" dihardute, bultzagileek adierazi dutenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak