Kirola euskaraz programaren ekimenez, hain jendetsuak diren spinning saioetan euskarazko abestiak gehaigo erabiltzeko sustatu gura da. Euskarazko musikari lekua egin eta erakusleei lan horretan lagundu gura zaie Aritz Alustizak eta Eli Rodriguezek osatutako bildumarekin. Egitasmoarekin bat eginez, bihar, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat, Oñatin spinning saioak euskarazko musikarekin egingo dituzte, oso-osorik.