Jaio da 'Alea', euskarazko Arabako astekari berria

Jon Berezibar 2014ko abe. 1a, 13:07
(Argazkia: Twitter @LazarragaKelkt Lazarraga Kultur Elkartea)

Zapatuan Gasteizen Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztu zuten Alea, Arabako euskarazko astekari berria. 0 zenbakia banatu zuten eta etzi, abenduaren 3an egingo duten banaketa masiborako deia egin zuten. 65.000 ale gura dituzte zabaldu Araba osotik. GEU elkarte sustatzaileko presidente, Iñaki Martinez de Lunak aurkezpenean esan bezala, Alea bedi "Arabako lurraldeak euskaraz aurrera" deiaren akronimoa.

Goiena Komunikazio Taldea hasieratik izan du bidelagun proiektuak. Aholkua eta babesa emanik, Iban Arantzabal zuzendari nagusiak hartu zuen hitza zapatuko aurkezpenean Araban euskarazko astekari batek zelako beharra zuen azpimarratuz eta harpidedunak lortzen eta lortzen jarraitzeko deia egin zuen. Goienarekin batera, Berria Taldea ere ibili da akuilu lan horretan. Hala, Iban Arregi Berria Taldeko kontseilari ordezkariak nabarmendu zuen hutsune bat betetzera datorrela Alea.

Banaketa masiboa

Montehermoso jauregiko sarrerako patioa euskaltzale eta euskalgintzako kidez bete zen zapatu iluntzean. Astekariaren lehen zenbakia urtarrilaren 19an kaleratuko dute eta bien bitartean harpidetza kanpainarekin jarraituko dute. Hain zuzen, zapatuko 0 ale hori etzi, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gasteiz eta Araba osotik banaketa masiboan zabalduko dute. Horretara batzeko deia egin zuten, halaber, zapatuan. 65.000 Alea gura dituzte banatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak