Euskarazko hedabideen balore soziala aztertuko dute HUHEZIn, jardunaldian

Jon Berezibar 2014ko abe. 1a, 12:07
Iazko jardunaldian, Tokikomeko Mikel Irizar hizlari dela.

Gaiaz landu den ikerketaren emaitza aurkeztuko dute abenduaren 10eko Gertuko Komunikabideen 2. jardunaldia-n. Horrekin batera, Tokikom elkartearekin batera, Pirinioetako euskarazko hedabideen egoera aztertu du fakultateko Hezikom ikertaldeak eta proposatuko da ea elkarrekin plataforma digital bat sortzeko aukerarik ba ote den. Kataluniako eta Andaluziako kasuak ere aztertuko dituzte.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom taldeak antolatu du jardunaldia. Bi lan aurkeztuko dituzte abenduaren 10eko saioan: euren ikerketa bat, euskararen balore sozialaz, eta Tokikomekin batera garatutako bigarren bat Pirinioetako euskarazko hedabideei buruzkoa. Katalunia eta Andaluziako (Espainia) ikerlariek ere hartuko dute parte hango kasuak azaltzeko.

Informazio gehiago, hemen: Gertukom.mondragon.edu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak