Mondrak 9-0 irabazi dio Bergarari

Emaitza ikusita, argi dago Mondrak ez zuela aurkaririk izan zapatuan Mojategin. Etxeko taldea jaun eta jabe izan zen, eta inolako arazorik izan barik gailendu zen Bergararen aurka.

"Bagenekien partidu samurra izango zela, baina partiduak zelaian jokatu behar dira", azaldu zuen partidu amaieran Andoni Ezkurra Mondrako entrenatzaileak. Gol zaparrada jaso zuen Bergarak Mojategin; hala ere, Ezkurrak mahoneroen lana txalotu gura izan zuen: "Meritu handia dute. Iaz, gu euren leku berean egon ginen. Badakigu zer den hor egotea", zioen. "Golak sartu ahala talde batek gora egiten du; jasotzen dituenak, berriz, behera", gaineratu zuen.

Ondo jokatutako lehia

Andoni Ezkurra pozik zegoen taldeak erakutsitako jarrerarekin. Arrasateko neskek ondo jokatu zuten, eta arazo barik mantendu zuten atea hutsean. Aurrean, gainera, gol asko egin zituzten.
Lehenengo zatian hiru gol egin zituzten eta gainerako seiak bigarrenean etorri ziren. Golegileak izan ziren: Nerea Dorronsoro (4), Andrea Paredes (2), Amaia Agirre, Eider Zeziaga eta Lide Zubiaga.
Gipuzkoako erregional mailako liga amaitutzat eman dute aste bukaerako jardunaldiarekin. Mondrak laugarren tokian amaitu du, 14 punturekin; eta, Bergara azkena izan da. Ez dute punturik lortu bergararrek. Erregional mailako hirugarren multzo honetan Arizmendi izan da sailkapeneko lehenengoa, 24 punturekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.