Debagoiendarrak Euskararen Aholku Batzorde berrian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 29a, 12:03
Arantzabal, Belastegi, Sarasua eta Laka, kide debagoiendar berriak.

Eusko Jaurlaritzak aldaketak egin ditu Euskararen Aholku Batzordean. Aurrerantzean, aipatutako batzorde horretan parte hartuko dute eskualdeko hainbat kidek: Iban Arantzabal Goienako zuzendari nagusiak, Maren Belastegi UEMAko lehendakariak eta Jon Sarasua MUko Irakasleak. Horiekin batera, Bergaran bizi den eta sortzez eibartarra den Elena Laka abokatua, Topaguneko lehendakaria. Lau horiek kide berriak dira. Lehendik jarraitzen dute Eneko Oregi Gasteizen bizi den bergararrak eta Koldo Martinez Iruñean bizi den eskoriatzarrak.

Erakundeetako eta alderdi politikoek aukeratutako kideekin batera, "hizkuntza normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunak" ere badaude, gobernuak aukeratuta.

Hiru urterako izendapena

Hiru urterako egiten dute izendapena, baina jarraitzeko aukera egoten da. Batetik, behin-behingoz, harik eta batzordea berritu arte; eta, bestetik, izendapena berritu dezake gobernuak.

Kide berriak eta jarraituko dutenak

Kide berriak izango dira:

  • Kike Amonarriz
  • Itsaso Andueza
  • Iban Arantzabal
  • Miren Azkarate
  • Maren Belastegi
  • Jasone Zenoz
  • Maite Etxaniz
  • Jone Miren Hernandez
  • Itziar Idiazabal
  • Pilar Kaltzada
  • Elena Laka
  • Joseba Lozano
  • Xabier Paya
  • Jon Sarasua
  • Pablo Suberbiola
  • Kirmen Uribe
  • Vanessa Velez de Pablos
  • Xarles Bidegain

Eneko Oregi eta Koldo Martinez.

 

Jarraituko dutenak izango dira:

  • Joseba Arruti
  • Lourdes Auzmendi
  • Martin Auzmendi
  • Francisco Javier Azpiazu
  • Mikel Belasko
  • Garbiñe Biurrun
  • Allande Boutin
  • J. Iñaki Etxezarreta
  • Ramon Etxezarreta
  • Aizpea Goenaga
  • Maite Goñi
  • Jokin Gorozika
  • Miren Elixabete Larrinaga
  • François Maitia
  • Koldo Martinez
  • Iñaki Martinez de Luna
  • Mertxe Mujika
  • Joxean Muñoz
  • Eneko Oregi
  • Carlos Ruiz
  • Pello Salaburu
  • Miriam Urkia

Kargua utzi dutenak:

  • Dorleta Alberdi
  • Joseba Arregi
  • Itziar Atienza
  • Nerea Azurmendi
  • Olatz Beobide
  • Maite Berrocal
  • Koldo Biguri Otxoa de Eribe
  • Jon Bollar
  • Carlos Cid
  • Gotzon Egia
  • Estebe Eiherabide
  • Jon Juaristi
  • Juan Jose Larrea
  • Jon Nogales
  • Itziar Nogeras
  • Bernadette Soule
  • Iñaki Ugarte
  • Ana Urkiza

Barikuan egindako batzarraren irudi bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak