Batzuek korrikan egin dute euripean eta beste batzuek mokadutxo bat jan eta txokolatea edan dute lagunartean; umeek tonbolako opari guztiak eskuratu nahi izan dituzte eta gazteek, trikiti, pandero eta gitarra doinuekin bete dituzte bazterrak. Halaxe, laguntzak, aldarrikapenak eta jai giroak bat egin dute Ziburun euskaraz ikasi gura dutenen txiki horien alde.