Gipuzkoako Bazkundeak Oskarbi Oinetakoak enpresa komertziala saritu du oinetakoen sektorean egiten duen lanagatik. Jatorria Ordizian duen enpresa izan arren, Arrasaten ere saltokia daukate. Oskarbi Oinetakoak espiritu berritzailea duen enpresa indartsu eta gaztea da, oinetakoen sektorean 20 urte lanean daramana.
Bezeroari bideratuta duen estrategiagatik, hazteko duen gaitasunagatik, lanpostuak sortzeagatik eta on line salmenten bitartez gaurko garaietara egokitzeagatik eman diote saria.
Arrasateko saltokia 2004an inauguratu zuten.
'10 bitxiak': Bergarako Gorosti
Bazkundeak ematen duen sariaz gain, gaurko ekitaldian 10 bitxiak sariak ere eman dituzte. Sari horiek, eskualdeka ematen dira, eta merkatariak eurak dira sariak ematen dituztenak. Debagoieneko merkatariek Bergarako Gorosti loradenda saritu dute aurten. Eskualdeko merkataritzaren ezaugarri diren balore, irudi eta prestigioa saritzen dute.