Oskorriren Sautrela abestiaren moldaketa da. Bilboko taldeak, Gabriel Arestiren hitzak oinarri hartuta famatu egin zuen abestiarena, hain justu ere.
Bideokliparekin batera, Korrika Laguntzailea kanpaina da, orain, lehen urratsa, hau da, lasterketarako dirua biltzea.
Herritarren sostengua berebiziko laguntza dela nabarmendu du Mertxe Mujika AEK-ko buruak, erakundeetatik jasotako diru laguntza ez baitzaie nahikoa; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bere horretan daude laguntzak azken urteetan, eta Nafarroan batere laguntzarik ez daukate.
Laguntzaileen kanpainari aparteko garrantzia eman diote, beraz. 12 euroren truke, Korrikaren pina eta deskontu txartela emango dituzte.
Durangoko Azoka omenduko dute
Korrikak euskararekin zerikusia duen eragileren bat omentzen du, eta datorren urtekoan Durangoko Azoka izango da. Aurtengo abenduaren 7an egingo dute omenaldi ekitaldia, Durangon bertan.