Araba osorako, Gasteiz zein kuadrilla guztietarako, astekari orokorra izango da Alea. 32 orri izango ditu eta harpidetza bidez banatuko da (50 euro urtean).
Goiena Komunikazio taldea hasieratik egon da proiektuan sartuta eta Berriarekin batera hedabideetako esperientzia partekatu eta akuilu-lana izan du egitekoa . Elkarlan horrek eman du bere emaitza eta zapatuko aurkezpena eta gero, lehen zenbakia urtarrilaren 16an kaleratuko dute.
Aurkezpena
Zapatu arratsaldean hasiko den jai batekin, 0 zenbakia aurkeztu eta banatuko da Oihaneder kafe-antzokian. 17:00etan umeentzako ekintzekin hasiko dira, ostean Oihan Vegak Euskararen espektakulue bakarrizketa egingo du eta kontzertua egingo dute Jon Basagurenek eta Libek, besteak beste.