Telefono-haria desagertu da

Ubane Madera 2014ko aza. 26a, 14:02

Leintz Gatzagako eta Eskoriatzako bizilagun asko telefono eta internet zerbitzu barik daude domeka arratsaldeaz geroztik. Telefonicak Ertzaintzari abisatutakoaren arabera, telefono haria lapurtu egin dute ezezagun batzuek. Ikerketa zabalik dauka poliziak.

Hain justu ere, Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, 150 metro telefono-hari da desagertu dena. Eskoriatza eta Leintz Gatzaga bitartean, GI-3310 errepidearen albotik pasatzen den telefono-haria, hain justu ere. Gertakaria ikertzen dabiltza. Edozelan ere, Telefonicak oraindik ez du salaketarik jarri.

Kontuak kontu, telefono eta internet zerbitzua kable bitartez jasotzen duten herritar guztiak zerbitzu horiek gabe daude domekaz geroztik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak