Europako onenen artean saritu dute Goiena Paperaren Fagorren itxieraren azala

Jon Berezibar 2014ko aza. 24a, 11:42
213 urteko urriaren 18ko azala, Barikuko Goiena Paperan 570. zenbakia.

Egunkarien alorreko Oscar sariak bezala ezagun diren European Newspaper Awards sariketan Fagor Etxetresnen itxierari buruzko azal berezia saritu dute. Iñaki Iturbe bergararra da Goienako diseinu arduraduna eta harena da lana.

European Newspaper Awards sariketan saria jaso du Egubakoitzeko Goiena paperaren 570. zenbakiko azalak. Sariketa  Alemaniako Office for Newspaper Design-ek antolatzen du. 
Europa osoko ehunka hedabidek hartzen du parte. Sariketak hogeita hamarretik gora kategoria ditu eta Goiena Paperak toki-hedabideetan 30.000 alez azpiko hedapenaren sailean eskuratu du saria.

Azal hau da Fagor Etxetresnak kooperatiba hartzekodunen konkurtsoaren aurrekoan sartu zenekoa.  Langileen iritziak jasotzen dira, eta, iritzien tonuarekin bat, azalaren kolorea beltza da.

Goiena­k (lehen, Goienkariarekin) irabazi izan ditu sariak Newspaper Awards sariketan lehenago ere. Sari nagusia 2003an jaso zuen, "ondoen diseinatutako tokiko agerkaria Europan" sailean, hain zuzen.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak