Zirkulazioa eten dute Ordaindukoek, Olandixorako errepidean

Ubane Madera 2014ko aza. 24a, 08:56

07:15ak inguruan, Ordainduren kamisetak eta pankartak zeramatzan lagun talde bat Olandixorako bidegurutzean kateatu da, zirkulazioa eteteko. 08:00ak ingurura arte izan dira bertan, eta ostean "modu baketsuan" erretiratu egin dira. 08:45ean oraindik ere udaltzaingoa zirkulazioa bideratzen zebilen, sortu diren auto-ilaren ondorioz. 

"Jende nahiko elkartu gara. Ehun bat lagun, esango nuke nik. Helburua zen gure protesta modu nabarmenago batean erakustea. Kateatu, zirkulazioa eten eta hamar bat minutura iritsi da Ertzaintza. Bertan geunden hainbat lagun identifikatu egin ditu eta 400 euroko isuna jarri digu. Gure helburua zen ordu erdi inguruz bertan egotea, eta horren ostean erretiratu egin gara modu onean".

Halaxe kontatu ditu goizeko lehen orduko protestan parte hartu duen gizonezko batek ekimenaren nondik norakoak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak