Arrazakeriaz hitz egiten hasiko dituzte bihar Gaztetxe jardunaldia

Josu Basterra 2014ko aza. 19a, 19:52

Bihar, eguena, emango zaie hasiera Debagoieneko gaztetxeen VI. jardunaldiei arrazakeria instituzionalaren aurrean auzo anitza eraikitzenhitzaldiarekin. Hitzaldi hori Arrasateko Arrano elkartean izango da 20:00etan, Egin eyllu elkarteko kideen eskutik.

Arrasateko gaztetxean izango dute tokia jardunaldiek eta helburu nagusiak izango dira, gai sozial eta politikoen inguruko informazioa jasotzea eta gaztetxeetako kideak elkar ezagutzea. Horretarako, ekintza asko antolatu dituzte azaroaren 20tik 23ra.

Hilaren 21ean bailarako gaztetxeen arteko asanblada egingo da 17:30ean, eta ondoren, hainbat gaztetxe eta zentro sozial autogestionatuen esperientziak azalduko dituzte 19:00etan. Astra amets fabrikako, Txirbilenea gaztetxeko eta Antzuolako gaztetxeko esperientziak ezagutzeko aukera egongo da kideen eskutik.

Zapatua ekintzez beteta etorriko da. Goizeko 11:00etan, Ezker abertzalearen egokipen estrategikoaren inguruko ekarpena izeneko hitzaldia izango da Iratzar fundazioko kide baten eskutik, eta ondoren bertan bazkaltzeko aukera egongo da. Arratsaldean, berriz, 15:30ean propaganda tailerrari hasiera emango zaio, eta 17:30ean Tomar el escenario dokumentala proiektatu, eta mahai-ingurua egingo da. Musika alternatiboan emakumeen presentzia oraindik normalizatu gabe dagoela izango da mahai-inguruko gaia. Gauean, 22:00etan Aran eta Laket eta Bizarra eta bere gitarra zaharra taldeek kontzertua emango dute.

Jardunaldiei amaiera emateko, propaganda tailerra egingo da domekan goizeko 11:00etan arratsaldeko 17:00etan, Fracking Ez! Kolektiboen ibilbidea eta erronka berriak izango dira hizpide mahai inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak