3D inprimagailuekin egin daitekeenarekin aho zabalik geratu dira herritarrak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 18a, 09:26

Hiru dimentsioko inprimaketak nola egiten diren erakutsi zuten zapatuan Bergarako Irala kalean. Informazio eta Komunikazio Teknologien Astearen barruan antolatutako erakusketa izan zen; hara joandako herritarrak aho zabalik geratu ziren horrelako inpresorekin zer egin daitekeen ikusita.

Informazio eta komunikazio teknologien astearen barruan, hiru dimentsioko inprimaketaren gaineko erakusketa egin zuten zapatuan Bergarako Irala kalean. Bergarako MZ 3D enpresa berria, Elgoibarko Pixel sistemas enpresa eta Migel Altuna institutua daude egitasmoaren atzean. Helburua, hiru dimentsioko inprimagailuek ematen duten aukera erakustea izan da, besteak beste.

Dagoeneko 25 urte dituen teknologia da, baina azkenaldian indarra hartu du patentea liberatu dutelako. Hala, azken urteetan asko eboluzionatu du teknologiak.

Adin guztietako herritarrak hurbildu ziren halako inprimagailuek nola lan egiten duten ikustera eta harrituta ere geratu ziren euretako asko inprimagailu horiekin zer egin daitekeen ikusita.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak