Estrategia jokaldi bati esker irabazi du Mondrak

Mireia Bikuña 2014ko aza. 16a, 20:27

Erregional Preferenteko derbi parekatuan Xabier Arrizabalagak sartu du gola 65. minutuan, korner erdiraketa bat estrategikoki errematatuz.

Partidua oso parekatua izan zen hasieratik. Bi taldeek baloi luzeak erabili zituzten jokaldiak antolatzeko, eta horrek asko nahastu zuen zelai erdiko jokoa.  

Partidua hasi orduko lehen aldaketa egin behar izan zuen UDAk. Oier Zabaleta atezainak min hartuta utzi zuen zelaia.

Lehen zatiko gol aukera bakarrenetakoa aretxabaletarrek izan zuten, korner erdiraketa baten. Errematea indartsua izan zen, baina baloia gora bidali zuen aurrelariak. 

Gol aukera gehiago 

Bigarren zatia ikusgarriagoa izan zen. Jokoa ez zen asko aldatu, baina bi taldeek askoz aukera gehiago izan zituzten. Lehena, UDAk, 51. minutuan, Yoel Berenguerri esker.

Baina garbienak Mondrarenak izan ziren: 59. minutuan Iker Uribarrenek gora errematatu zuen taldeak eskuinetik egindako jokaldi ederra; 64. minutuan  Jon Madinabeitiak areaz kanpo jaurti zuen; eta, 71. minutuan Uribarren izan zen protagonista berriro: jaurtiketa atezainaren ezkerraldera bota zuen.

Arrasatearren jokaldi horien artean, UDA ere hurbildu zen Ezpeleta atezainarengana, baina arrisku gutxiagorekin. 

Berdintzeko bi aukera 

Arrizabalagak 65. minutuan gola sartu ostean, goitik behera aldatu zen partidua. Aretxabaleta urduri ipini zen. Mondrak, aldiz, lerroak elkartu eta emaitza mantentzeko jokoa egin zuen. Sendo egon ziren arrasatearrak defentsan, baina UDAk, berdintzeko bi aukera izan zituen: 90. eta 92. minutuetan baloia ate aurretik pasa zen inork errematatu barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak