Arizmendik berak izan zuen lehen zatiko gol aukera garbiena, baina ez zuen asmatu. Mondrak intentsitate handiarekin jokatu zuen, baina sari barik.
Bigarrenaren hasieran alde ipini zitzaion partidua Arizmendiri. Mondrak ez zuen amore eman, eta aurrera eginez, gogotsu, berdintzeko aukera garbia izan zuen. Baina ez zuten lortu.
Hori horrela, Arizmendik sailkapeneko lehen lekuan segitzen du, sendo, partidu bakarra galduta, 21 punturekin. Mondra laugarrena da, 11 punturekin.