Ekainaren 20an hautestontzi erraldoiak irudikatu nahi ditu Gure Esku Dagok

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko aza. 15a, 14:13

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikak lanean jarraitzen du eta goizean Irungo Fikoban egindako ekitaldian aurrera begira dituzten asmoen berri eman dute. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotu zituen giza katearen ondotik, jendetza batu nahi duen beste ekintza bat egingo dute, "herri honetako borondate ororen topagune" izango dena.

Bada, borondate ororen topagune edo batura hori, hautestontzi moduan irudikatuko dute ekainaren 20an. Hego Euskal Herriko lau hiriburutan eraikiko dira hautestontzi erraldoiak eta horien oinarria, "milaka herritarrek pertsonalizatutako oihal zatiak" izango dira: "Bateko eta besteko herritarren borondateak daramatzaten oihal zati horiek guztiak elkarri lotu eta kolore eta izaera anitzeko hautestontzi erraldoiak eraikiko ditugu", esan dute.

Oihal zatia atximenduaren adierazgarri

Oihal zatia izango da atxikimenduaren adierazgarria. Herritar bakoitzak oihal zati bat hartu eta hura pertsonalizatuz hasiko du bidea, gero 20 laguneko taldea osatuz. Ondoren, auzo eta herrietan josiko dituzte lortutakoak, apirilaren 25ean, Ehuntzen egunean. "Herri borondatearen jostunak izango gara", esan dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak