Arrasaten euskararen erabilera bultzatzeko, lehiaketa berria eskainiko da telebistan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko aza. 10a, 11:00

Arrasateko euskalgintzak eta Udalak antolatutako Badago hizkuntza-ohiturak aldatzea baino gauza zailagorik kanpainari jarraipena emateko, lehiaketa bat jarri dute martxan herriko kaleetan eta erosketa bonoak banatuko dira lehiakideen artean. Facebook bitartez ere parte hartu ahal izango da.

Guztira 1.000 euro inguru banatuko dira Ibaiarteko dendetan gastatzeko. Telebista saiorako parte hartzen dutenek 40 euro bonotan irabazteko aukera izango dute; lehiaketaren lehen zatian 10 eurotako bonoa irabaz dezakete galderari erantzun egokia emanez gero, eta 30 eurotako bonoa irabazi ahal izango dute ondoren egin beharko den proba gainditzen badute. Bonoak Ibaiarteko dendetan gastatzeko dira.

Lehiaketa telebistan

Lehiaketa Imanol Gallegok aurkeztuko du eta Goiena telebistan ikusi ahal izango da eguaztenetako Debagoiena zuzenean saioan (20:00. 21:00 eta 22:30).

Irabazi bonoak sare sozialen bitartez parte hartuta

Horrez gain, ikus-entzuleek sare sozialen bitartez 100 euroko bonoak irabazteko aukera ere izango dute www.facebook.com/badagogauzazailagorik helbidean sartu eta lehiakideek proba gaindituko duten ala ez erantzuten badute. Facebook bitartez, azaroaren 15etik aurrera parte hartu ahal izango da lehiaketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak